Azkenaldian ETBko teleberriak geroz eta 'light'-agoak direla entzuten da maiz, han eta hemen. Gaiak eta gaiak tratatzeko moduak geroz eta arinagoak direla. El Correoko Magonia blogean "zientziari" buruzko honako albistea izan dute mintzagai. Egia esan, bideoa ikusi eta zaila da zer kontatu nahi diguten asmatzea:
Mundua »
Atzo mendeko eguzki-eklipserik luzeena izan zen Asiako erdialdean. Ehunka milioi pertsona bizi dira ibilbidean eta horregatik bereziki garrantzitsua izan da egindako jarraipena. Gertakari hau komunikabideetan agertu behar dela argi dago, azken finean horrelakoak ez dira egunero gertatzen. Baina komunikabideek ez dute izaten zientzia arduradunik eta nabaritzen da. Gaur komunikabide askok akatsak egiten dituzte, baina ETBk eguerdiko Teleberrian eginikoak ez du izenik.
GAIAK: eguzki eklipsea eitb etb komunikabideak teleberri zientzia