Bihar arratsaldeko 18’00etan Donostiako Boulevardean irteera izango duen zezenketen aurkako manifestaldia babestu du Eguzki Elkarteak. Amalurraren defentsan lan egiten duen taldeak deialdiarekiko atxikimendua erakutsi eta aldarrian parte har dezaten eskatu die donostiar eta bisitariei.
GAIAK: animalien eskubideak Aste nagusia manifestazioa Zezenketak
Hemen ere bai-Aquí también plataforma sortu berri da, Nafarroa Garaian zezenketarik egin ez dadin borrokatuko dena. Ekimen legegile herrikoiak aurrera egin dezan, sinadura bilketa hasia du.
GAIAK: lege ekimen herrikoia nafarroa nafarroako-parlamentua Zezenketak
Mundua »
Aldeko 68 eta kontrako 55 botorekin, gehiengo osoz onartu zuen atzo Kataluniako parlamentuak zezenketak debekatzeko Prou! plataformak sustaturiko herri legegintza ekinbidea. Debekua 2012ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
GAIAK: zezenak Zezenketak zezenketen-debekua
Katalunian zezenketak legez debekatzeko proposamena parlamentura heldu zenean eztabaida gori-gorian jarri zen. Talde ezberdinen arteko adostasunik ez dago ordea, oraindik. Erantzun gisa, Espainiar estatuko hainbat lurraldetan zezenketak kultur ondare izendatu dituzte. Baita Nafarroan ere, CDN, PSN eta UPNren botoei esker. Animaliak hain basatiki torturatzen dituen ohitura kultur ondare gisa ulertzea ordea ez da erraza.
GAIAK: Kultura ondarea tortura Zezenketak
Mundua »
Zezenketak desagertzear daude Katalunian. ILP plataformak animalien babeserako egindako kanpaina batek sekulako atxikimendua izan du, eta parlamentuan onartzeko oso gutxi falta zaio. Hau horrela izanez gero zezen plazak kontzertuetarako erabiliko dira soilik.