Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Nola erabili Zuzeu

NOLA ERABILI ZUZEU BERRIA?

Zortzi hilabete sarean eman eta gero, Zuzeu albistariaren diseinura ohitu zarenean, aldaketekin gatorkizu. Baina ez beldurtu, gauzak erraztu eta Zuzeuri etekin handiago atera diezaiozun da eta. Hementxe azaltzen dizugu xehe-xehe nola erabili.

-Saioa hasterakoan hainbat funtzio dituzu aukeragai menu desplegable batean:

EDUKIAK SORTU

Bidalketa argitaratu

Sarrera bat argitaratzeko editorea aurkituko duzu hemen. Hiru hutsune dituzu, titularra, sarrera eta testua idazteko. Eskuineko menuen bitartez ordenagailutik fitxategiak igo ahal dituzu edota beste webgune batetik bideoak itsatsi.

Bidalketa argitaratu

Hitzordua argitaratu

Kontzertu bat, erakusketa bat, ekitaldi bat… Tresna honen bidez edozein hitzorduren berri eman ahal izango duzu. Sarrera bat idaztea bezalakoxea da, hori bai, gero jar ezazu non izango den eta noiz.

Hitzordua argitaratu

Esteka bidali

Beste webgune batean irakurritako edukiak gomenda ditzakezu hemen.

Esteka bidali

NIRE ZUZEU

Nire Zuzeu, Zuzeu era pertsonalizatuan erabiltzeko tresna da. Gainontzeko erabiltzaileekin harremanetan jarri ahal izango duzu beste Zuzeularien arbelean idaztziz edo mezu pribatuak bidaliz. Gainera gustokoen dituzun Zuzeularien sarrerak jarrai ditzakezu hemen.

Arbela

Zure arbelean jarraitzen dituzun Zuzeulari edo Gugeularien sarrereren berri izango duzu hemen. Bidaltzen dizkizuten mezu pribatuak eta publikoak ere hortxe azalduko zaizkizu. Pribatuak, noski, zuk bakarrik ikusiko dituzu.

Arbela

Jarraitzaileak eta jarraituak

Zure jarduna jarraitzen duten erabiltzaileak eta zuk jarraitzen dituzun Zuzeulari eta Gugeulariak ikusiko dituzu hemen. Gainera, eskuineko ikonotxoan klik eginda zure jarraituei mezuak bidaltzeko aukera duzu.

Jarraitzaileak eta jarraituak

Ezarpenak

Ezarpeneatan interesatzen zaizkizun Gaiak eta Lekuak gehitu ditzakezu. Bila ibili beharrean, Gai eta Leku horien inguruan albiste bat argitaratzen denean Nire Zuzeu bidez jakinaraziko zaizu, erosotasun osoz eta denborarik galdu gabe. Bertan Nire Zuzeu-ren diseinua ere aldatu ahal izango duzu.

Nire Zuzeuko ezarpenak

EZARPENAK

Amaitzeko, Ezarpenetan zure profila eguneratu, zure bizitza digitala ezagutzera eman –zu sarean- eta pasahitza aldatzeko aukera duzu.

Profila editatu

#ZUKA

Twitterreko erabiltzaile bazara jarri arreta. Eta ez bazara, zeren zain zaude? #zuka Zuzeun eduki interesgarriak partekatzeko bide errazena da. Twitterren jartzen dituzun esteka horiek Zuzeuko irakurleekin ere partekatu ditzakezu orain. Egin behar duzun gauza bakarra ondorengoa da: idatzi mezua, aipatu zein webgunetakoa den edukia, ezarri esteka eta gero idatzi #zuka zure tweet-aren amaieran. Zuzeuko azalean agertuko da, edozein irakurleren eskura.

Twitterren zuka

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs