Esaerak zorroztu, zaharrak berritu

    2011-04-19 Edu Zabala

    JatorrizkoaZEUEN IZENEAN, GEURE GIZENEAN 

    Hondakinen kudeaketa interesatuaren inguruan, erraustegiak geure izenean, geure mesederako omen, baina hurbildu ahala diruaren kiratsa darie.  Hona hemen Mikel Peruarenaren artikulua...

    Berria(k)

    • ERAIKITZAILEEN IZENEAN, HERRITARREN KALTEAN  
    • ZEUEN POLTSIKOAK BETE, GEURE OSASUNAREN TRUKE

    Iruzkin bat

    Esaerak zorroztu, zaharrak berritu

    2011-04-19 Edu Zabala

    JatorrizkoaKALEAN USO, ETXEAN OTSO

    Berria(k):   

     KATEAN GOXO, GERORA MANTSO

    ( Narkotizatutako gizartean, burumakur gehiegi. Hasar hadi!)

    KALEAN BOTXO, DUDARIK GABE BILBO!

    Iruzkin bat

    Esaerak zorroztu, zaharrak berritu

    2011-04-19 Edu Zabala

    JatorrizkoaEGIN ZAN-K LO ETA JANGO DUN-K ME 

    (narkotizatu gaituzte, hipotekatu gaituzte, gara, eta orain kontuak. Kontuak kontu, dirudienez Islandian ez daude lo, nahiz eta bertako iraultzak  ez duen merezi duen oihartzuna ...)

    Berria(k):   EGIN ZAN-K LO ETA EZ DEN-K SORTUKO ELE 

    (-ixilik egotea zenbat balio dun...- hitzontziak kaka ematen digunean, noski, estimatzen da baina noizbait gure ahotsak,  plazaratu beharko ditugu, edo lapur zahar-berrien eleak entzutea besterik ez dugu egingo?)

    EGIN ZUN JO, ETA JASO ZUN BE (baita ere)

    HITZAK BOLO-BOLO, EGIAK HALA-HALA( gehiegi errepikatzen digute gure hobe beharrez egiten ari direla ahaleginak, gure izorratze-beharrez, alegia)

    Iruzkin bat

    Sarako Idazleen Biltzarra astelehenean

    2011-04-19 Xan.Harriague

    Sarako Idazleen Biltzarra ospatuko da Pazko astelehenez. 100 bat liburu plazaratuko dituzte, eta hainbat idazle bertan izanen dira hurbiltzen denarekin literaturaz solastatzeko.

    Iruzkinik ez

    Mugaritz, munduko hirugarren jatetxerik onena

    2011-04-19 N. Lazkano

    Andoni Luis Aduriz gastronomiaren mundua konkistatzen ari da pauso handiak emanez, antzinako konkistatzaileen modura. Bere azken lorpena: Londreseko Restaurant aldizkariak Mugaritz munduko hirugarren jatetxe onena izendatu du. 

    Iruzkinik ez

    Korrika 2011, Quilometros 2075

    2011-04-19 Iñaki Larrañaga

    Amaitu da korrika 2.500 kilometroko itzulia egin ostean. Balorazioak balorazio, bi apunte gehi dakizkioke gutxienez Korrikaren amaierari. 

    2 iruzkin

    Zeinek erre nahi ditu hondakinak? (eta 18)

    2011-04-19 Mikel Peruarena

    «Hanburgoko industrialentzat, zaborrak energia esan nahi du». Goiburu adierazgarri hori aukeratu zuen Cinco días ekonomia kazetak, duela bost urte, Alemaniako hiri hartako hondakinen kudeaketari buruz hitz egiten zuen artikuluarentzat. Gizarte garaikidean bihurtu dira hondakinak arazo, ondo gutxira arte ez baitzen hondakinik sortzen; dena aprobetxatzen zen, plastikorik eta bestelako gai arriskutsurik apenas ere sortzen zen eta.

    Iruzkinik ez

    iPhone 4k Flickr menperatuko du, etorkizun oso hurbilean

    2011-04-18 Unai Figueroa

    Flickr, argazkiak elkarbanatzeko webgunerik famatuena da. Bertan, edozein motatako informazioa ikusgai dugu argazkiaren inguruan: noiz atera zen, lekua... eta kameraren marka eta modeloa. Argazkiak igotzeko kamerarik erabiliena oraindik Nikon D90 da, baina atentzioa jartzekoa da iPhone 4 izandako hazkundean. 

    Iruzkinik ez

    Ekainak 5, Jaialdia: 1512an konkistatuak, 2012an bizirik !

    2011-04-18 1512-2012

    1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, aurtengo ekainaren 5ean, Iruñeako Alde Zaharrean, egun osoko Jaialdi bat antolatzen ari gara. Aldarrikapena eta festa uztartuko duen Jaialdia izango da gurea, eta gune desberdinak sakabanatuko ditugu Euskal Herriko hiriburuko Alde Zaharrean.

    Iruzkin bat