Gaurko ETAren agiriaren pasarte interesgarrienak

    2011-03-27 ZuZeu

    ETAk Gara egunkarian agiria kaleratu du ikuskaritza "informal" baten aukera proposatuz, Estatuen betoa gainditzeko. Gararen edizio digitala berritu gabe dagoenez, ezin da irakurri eta jarraian agiriaren pasarterik interesgarrienak jartzen ditugu, irakurgai. (Zuzendua)

    2 iruzkin

    Ezker Abertzalearen bide berriak

    2011-03-27 Ane Miren Etxaniz

    Iñaki Petxarromanek Berriaren Berriketan ataltxoan gogoratu zuenez Apirilaren 2rako Gernikako Akordioak deitu duen manifestazioa uda ostetik deitutako bosgarrena da. Urtzi Urrutikoetxeak ere gai berari heltzen dio gaur Berrian igandero argitaratu ohi duen zutabean. Nik nire aldetik irakurleei luzatzen diedan kezka bera da Bilboko idazle eta kazetariak luzatzen duena: "Aterako gara berriz ere, baina pentsatu beharko da aurrerantzean zer gehiago egin, eta zelan bildu."

    4 iruzkin

    Fukushima bai, baina Txernobil ahaztu gabe

    2011-03-26 Itziar Martinez

    Nola Publico egunkarian gaur hala La Informacion agerkari digitalean, Fukushiman lanean ari diren "heroien" balentria deskribatzen da. Txernobilen ere, mende laurden lehenago, izan ziren heroi lan horretan aritu zirenak. Vladimir Shevchenko zinema zuzendari errusiarrak, 1986ko hondamendian irudi batzuk grabatu zituen dokumental labur batetarako. 

    Iruzkinik ez

    «Gizakiek eragindako bi hondamendi: Japonia eta Libia»

    2011-03-26 A. Mendiola

    Japoniako hondamendia espero izatekoa zela adierazi du munduko dozenaka gatazkatan bitartekari lanetan aritutako John Galtung norvegiarrak, eta zentral nuklearrak geldiarazteko eskatu du. Libiaren aurkako erasoaldiak ere ez du harritu, Erresuma Batuak, Ameriketako Estatu Batuek eta Frantziak NBE askotan erabili baitute beraien interesak defendatzeko. Berak sortutako Transcend bake erakundearen astekari elektronikoan, interes ekonomiko eta politikoak salatu ditu.  

    Iruzkinik ez

    Zinedin Zidaneren azken gola

    2011-03-25 Iñakito Garay

    Maisuak ez du erraz ahazten, ez horixe! Itsasoak beti olatu.

    Iruzkinik ez

    Euskararen egoera idealaren bila

    2011-03-25 ZuZeu

    Bartzelonako Euskal Etxean, Euskara eta Catalanaren egoera idealari buruzko mahai ingurua egin da. Bertan, jaurlaritzako Hizkuntza politikarako sailburu ordeak, Lourdes Auzmendik, Generalitatekoak, Yvonne Grileyk eta Euskararen Kultur Elkargoko presidenteak hizkuntzaren indartzearen alde egin beharrekoak eztabaidatu dituzte.

    Iruzkinik ez

    Gutun irekia Carme Chacón Espainiako Defentsa Ministroari, Loiolako kuartelei buruz

    2011-03-25 Eneko Goia

    Carme Chacón andreari: 

     

    Jakin dudanez, gure hiria bisitatu duzu Donostiako Udalarekin lortutako akordio bat tarteko. Hain zuzen ere Espainiako ejertzitoak okupatzen duen eta Lore-Toki izenez ezagutzen dugun guneari buruzkoa da lortu duzuen akordioa. Ezin nezake espazio hori berreskuratzeagatik sentitzen dudan poza ezkutatu, hemendik aurrera herritar guztiok gozatu ahalko baitugu urte gehiegiz galarazi zaigun gune batez.

    Iruzkinik ez

    Pareko leihotik: kezkaz beterik

    2011-03-25 Gari Garaialde

    Why worry, there should be laughter after pain

    There sould be sunshine after rain

    These things have always been the same

    So, why worry now? (Dire Straitsi aditua)

    2 iruzkin

    Enpresarean: enpresa euskaldunak, elkarlana eta utopia

    2011-03-25 Rober Gutiérrez

    Enpresa munduan elkarlanerako joera igartzen ari da; elkar ezagutzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko saiakerak egiten ari dira. Hortik, mota askotariko ekimenak edo proiektuak sortu dira, enpresen arteko auzolanaren arrakasta kasuak, alegia. Izan ere, oso aberasgarria da ezaugarri komunak dituzten enpresek elkar ezagutzea, beharrak identifikatzea, bakoitzak ematen dituen zerbitzuak ezagutaraztea edo esperientziak partekatzea.

    Iruzkinik ez