Espainiako trantsizioa eredugarri bezala saldu dutenek, Espainiako erregeak 1981eko otsailaren 21ean gertatutako estatu kolpean izandako jarrera txalotu zuten. Denak ez dirudi hain garbia izan zenik.
Duela lau urte, martxoaren 22an, ETAk behin-behineko su-etena iragarri zuen. Lau urteotan egoera nabarmen aldatu da, eta atzokoan, udaberriko lehen egunarekin batera, Garan ETAren azken agiriaren berri izan genuen. Martxoaren 10ean sinatutako agiria, Jon Anzaren gorpua aurkitu eta Parisko tiroketaren aurretikoa. Alderdi eta eragile gehienak ados daude, agiri honek ezer berririk ez dakarrela esaterakoan, eta ETAri armak uzteko eskatzerakoan. Honatx, ETAren agiriari emandako erantzunak:
GAIAK: agiria Alderdiak erreakzioak ETA
Jon Anzaren kasuaren berri ematen duten albiste eta iritzien bilduma. [Martxoaren 22ko, 08:00etan eguneratuta]
GAIAK: Jon Anza
Beste batzuek sakonago aztertuko dute gaur ETAk Garari bidali dion komunikatua, baina osorik irakurri ostean, eta premiazko iritzi bat emateko orduan, puntuetako batek jotzen du begian, funtsean horrexetan bilbatzen baita ETAk egin asmo duena.
GAIAK: bake prozesua ETA politika
Eitbko zuzendaritzak Ipar Euskal Herriko langileen zerbitzuei uko egingo die martxotik aurrera. Hainbat eragilek egoera hori salatu nahian eskutitz hau zabaldu dute:
GAIAK: eitb Ipar Euskal Herria
Kinka larrian dago Nafarroa Bai koalizioa, barne liskarrek protagonismoa irabazi dute, ordezkatzen duen herriaren kaltetan eta posible zen aldaketa hura, ilusioarena, azukre koxkor bat esnetan bezala disolbatu daiteke… Bi aukera dituzte alderdiek: Nafarroa bai ala Nafarroa ez.
GAIAK: Aralar EA nabai Patxi zabaleta
Aste honetan Paris kanpoaldean gertaturiko tiroketaren protagonistekin nahaste handia dago. Frantziako poliziak atxilotutako ustezko ETAkidea Joseba Fernandez zela iragarri zuen eta EFE berri agentziak beste Joseba Fernandez baten argazkia zabaldu zuen. Atzokoan berriz, Frantziak, ustez tiroketan parte hartu zuten ETAkideen bideo bat atera zuen argitara. Baina Generalitat-ek dio, ez direla ETAkideak, oporretan dauden suhiltzaileak, baizik.
GAIAK: ETA etakideak Frantzia generalitat polizia suhiltzaileak
Katalunian zezenketak legez debekatzeko proposamena parlamentura heldu zenean eztabaida gori-gorian jarri zen. Talde ezberdinen arteko adostasunik ez dago ordea, oraindik. Erantzun gisa, Espainiar estatuko hainbat lurraldetan zezenketak kultur ondare izendatu dituzte. Baita Nafarroan ere, CDN, PSN eta UPNren botoei esker. Animaliak hain basatiki torturatzen dituen ohitura kultur ondare gisa ulertzea ordea ez da erraza.
GAIAK: Kultura ondarea tortura Zezenketak
Asko dira, langabezian geratu eta, berriz ere, liburuetara jo duten gazteak. Ate gehiago irekitzeko ikasten jarraitzen dute askok eta askok. Gazteak gehiegi formatuta daudela diote orain adituek, eta gerora lortzen dituzten lanetarako ezagutza "gehiegi" dituztela.
GAIAK: formakuntza gaitasunak ikasketak ikasleak langabezia talentua
Appleren iPad-a dendetara heltzear dela, bertan ikusi ahal izango ditugun edukiak ere hasi dira zabaltzen. VIV Mag aldizkariak prestatu du lehen ale digitala. Irudi ikaragarriak, bideoak, testua eta aldizkarian barrena nahi bezala mugitzeko aukera eskaintzen digu. 'Sin City'-ko estetikan eta munduan oinarritzen da sexuari eta harremanei buruz hitz egiten duen alea. Hona hemen aurrerapena:
GAIAK: aldizkari digitala Apple ipad viv mag
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: