Ekologia, Natura eta abarren atala da honakoa.

    Aldaketa klimatikoa kontuan hartzen duten eta ez duten enpresen zerrenda

    2012-06-13 Elena Barandiaran Liden

    Nahiz eta gehienetan ohartzen ez garen, guk, kontsumitzaile bezala, ikaragarrizko boterea dugu; guk aukeratzen dugulako eta enpresak gure menpe daudelako. Kontsumoaren bidez, geuk saritzen eta zigortzen ditugu enpresak. Eta botere hori aldaketa klimatikoa gelditzen laguntzeko erabili dezakegu. Nola? Ingurugiroa zaintzen duten eta aldaketa klimatikoaren kontrako produkzio bideak dituzten enpresak aukeratuz.

    2 iruzkin

     

    Gurekin jarraitzen duzu, Gladys

    2012-06-01 EguzkiTaldEkologista

    1979ko ekainaren 3an, Tuteran, Ebro gaineko zubian eserita zeundela, Jose Martinez Salas goardia zibilak buruan tiro bat jo eta hil zintuen, Gladys. Datorren igandean, hura gertatu zela 33 urte. Aurten ez dugu Egia parkeko oroitarriaren inguruan biltzeko deialdirik egingo, ez modu formalean, behintzat. Egutegia hitzordu interesgarriz beteta dago eta, hori kontuan izanda, erabaki dugu, aurtengoz, […]

    Iruzkinik ez

     

    Bizikletak Donostian

    2012-05-21 Marina Landa

    Asko gara Donostiatik mugitzeko txirringaz, txirrindaz edo bizikletaz baliatzen garenok, berdin zait nola deitu, kontua berbera baita. Egia da geroz eta bidegorri gehiago eraikitzen ari direla hiritik eta egia da geroz eta gehiago garela garraio hau darabilgunok. Ez dugu ingurugiroa kutsatzen, autoz baino motelago goaz, bai, baina oinez baino azkarrago eta gainera, kirol pixka bat […]

    3 iruzkin

     

    Bioaniztasuna eta Desazkundea

    2012-05-21 EguzkiTaldEkologista

    Bioaniztasunaren egunak beste hainbat egunek bezala ezer gutxitarako balio du. Baina gutxienez, mugimendu sozialoi hedabideetara zabaltzeko eta hoietan gure aldarrikapenak gauzatzeko balio digu. Urtero lez, Maiatzaren 22a Bioaniztasunaren eguna dugu. Mundu aldakor honetan, garapen jasangarria lehenengo bakteriak sortu zirenetik datorren elementu bat da. Hauek ere,  egoera gogorrei aurre egiteko aldatzen ikasi behar izan baitzuten. Guk […]

    Iruzkinik ez

     

    Aire garbiak bira nazan. Mosaiko erraldoia. Ekainak 17 Donostian.

    2012-05-20 GipuzkoaZeroZabor

    Pentsaurrekoan ateratako argazkian GZZko kideez gain Oñati, Segura, Zarautz eta Zubietako herritarrak izan dira. Egun indarrean dagoen sistema linealaren ondorio kaltegarri diren zabortegi kutsakor, errauste planta eta errauste planta bihurtu nahi dituzten porlandegien mehatxatu zuzenak dira herritarrok.   Grixa: Grixa da porlana, grixa errautsa, grixa zaborra. Grixa gaixotasuna. Grixa kea eta grixa kutsadura. Grixa da […]

    Iruzkinik ez

     

    Errekatxoko bailara: autobide eta txaletak gora, garraio publikoa behera

    2012-05-15 EguzkiTaldEkologista

    Bitxia da Barakaldoko azken gune naturalekin gertatzen dena: Instituzio desberdinen artean ez dago inolako arazorik gune berde horien balore naturalak suntsitzen dituzten autobiak, txaletak eta abar eraikitzeko, baina Errekatxora doan autobus bakarrak irauteko gaindiezinezko legezko oztopoak sortzen dira haien artean.

    Iruzkinik ez

     

    Zentral nuklearraren gainetik hegan Frantzian

    2012-05-04 Peru Zarate

    Frantziako presidentea aukeratzear dela, Greenpeacek zentral nuklearren aurkako ekintza egin berri du. Astearteko buruz-buruko eztabaidaren aurretik, Bugeleko (Lyonetik hurbil) zentralean Greenpeacek ekintza baketsua burutu zuen energia sortzeko azpiegituren segurtasun falta salatzeko. Hala, parapentean hegan heldu zen lagun bat zentral nuklearraren inguruan dagoen debekatutako zeru eremura. Hori gutxi balitz, ke pote bat utzi zuten erreaktore baten gainean. […]

    Iruzkinik ez

     

    HOndarretatik aukerak sortzen Gipuzkoako Zero Zabor taldeen aurkezpena

    2012-05-02 GipuzkoaZeroZabor

    Gipuzkoan sortu diren Zero Zabor taldeek agerpena egin dute Donostiako Ondarreta hondartzan. Bertan, Gipuzkoa, hondakinen kudeaketari dagokionez aurkitzen den bidegurutzea irudikatu dute. Batetik eredu zabor sortzailea eta erraustegia. Bestetik, Zero Zabor eredua, hondakinak arazo beharrean aukera bezala hartzen dituena. Behean daukazue irakurritako adierazpena. HOndarretatik aukerak sortzen Gipuzkoako Zero Zabor taldeen aurkezpena “Zabortegi eta erraustegiak kentzen […]

    Iruzkin bat

     

    Donostiako Alde Zaharreko zabor bilketa lotsagarria

    2012-05-02 EguzkiTaldEkologista

    Eguzki Talde Ekologistakoek bideotxo bat prestatu dugu, ikusteko Donostiako Alde Zaharrean zaborrak nola jasotzen diren azkeneko 25 urte hauetan. Lotsagarria ! ia ez da ezer birziklatzen.

    Iruzkinik ez