Nora ote doa egia berarekin daraman autobus hau? Begira iezaiozu ondo. Ba ote dakizu nondik datorren eta nora doan?
GAIAK: argazkia zerbitzu publikoa
Bartzelona elurrak hartua dago eta milaka pertsona harrapatuta eta argirik gabe daude. Baina oztopotik irudimen jolasak egiten dituenik ere badenez, hara zer topatu dugun Youtuben. Bartzelonak negu joko olinpikoak eskatzeko lehen baldintzak betetzen ditu jada.
GAIAK: Bartzelona Curling elurra irudimena Kirola
Asel Luzarraga elkarrizketatu berri dugu irratia.com emankizunean. Txiletik Euskal Herrira, zuzenean. Pozik idazlea, bere historia kontatzen, bere istorioak lau haizetara zabaltzen. Ametsak, utopiak, burrukak eta bizitakoak entzun dizkiogu. Eta guk ere ez dugu jakin negar ala barre egin. Baina kontatutako batzuk, gogorrak egin zaizkigu. Zelatan ditugulako agintariak, jujeak, munduko nagusi direla uste duten hoiek.
GAIAK: asel Asel Luzarraga bibazuek literatura maitasuna Txile
Txilen atxilotutako idazle eta blogari euskaldunak, Euskal Herriarekin bat egingo du datorren astelehenean -otsailak 22 dituenean- hemengo arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bilbo Hiria irratiko irratia.com emankizunean.
GAIAK: asel bibazuek errepresioa literatura luzarraga musika
Goizeko 10.ooak. Ohean nago, azkeneko bost minutuak luzatzen. Mezu bat iritsi zait mugikorrera: "Están desalojando el Patio ahora mismo!!! Ven lo más cerca que puedas para mostrar tu rechazo". Ohetik salto batez jeiki eta egunkarira deitu dut. "Patio Maravillasen sartu dira. Argazkilariari deitu eta hara noa". Ziztu bizian atera naiz etxetik.
GAIAK: Patio Maravillas
Martxelo Otamendirekin egon gara aste honetan Egunkaria auzia dela eta Madrilen egindako adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldi batean.
GAIAK: Egunkaria Egunkaria libre
Aminatu Haidarrek gose huelga bertan behera utzi du 33. egunean eta Aaiunen da, Espainia, Maroko eta Frantziaren arteko akordioa adostuta. Berri agentziek diotenez, Marokoko poliziak bere senide eta lagunak jazarri ditu hari ongi etorria ematera joan zirenean.
GAIAK: Aminatu Haidar Sahara
Bai, larunbat honetan Paris aldean bazabiltzate, Durangoko Azokara etorri ezinean, joan Camille Perrottet artistaren azken eguneko koktelera. New Yorken bizi den arren, frantziarra da berez da Camille, eta ezaguna euskal zirkulo zenbaitetan, Egunkariaren ingurukoetan, besteak beste.
GAIAK: artea Camille Perrotet
Metafora polita da etxe berri batean bizitzen hasi eta ongietorria egongelako puzzle batek egitea. Segunduerdikoa bada ere, irribarre bat lapurtzen dizu egoerak, bizitzak puzzle honek adina pieza dituen ez dakizun arren hartu duzun erabakia pieza handi bat delakoan zaude. Metafora polita da 6 egun beranduago puzzlea bukatzea ere, eta galdetzea gai izango ote zaren egunen batean zure puzzlea amaitzeko, eta zorte pixka batekin, harro sentitzeko.
GAIAK: Australia bizitza distahantzia gurasoak ni
Austriako eta Alemaniako zenbait unibertsitate protestan daude: gelak eta auditorioak okupatuta, ikasketa-eredu berri baten alde egiten dute eguneroko asanbladetan, zuzendaritzei planteatu beharreko eskakizunak erabakitzen. Gero eta unibertsitate gehiago ari dira sare horrekin bat egiten.
GAIAK: Alemania Berlin Bolonia okupazioa protestak unibertsitatea
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: