Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »

Internetzaleon albistari horizontala

Zuzeun izeneman | Pasahitza galdu?

Gaia

Kirola

Reala eta "Euskararekin bat": hausnarketarako kontu batzuk

Asteartea, 2010/08/31 @ 13:34 Dot Tolosaldeko Euskararen Semaforoa

Realaren armarria

Futbol liga hasi den honetan, eta Realaren elastiko txuri-urdin berrian nonahi ikusten hasi garen honetan, komeni da Realarekin eta euskararekin lotura duen gai bat gogora ekartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.200.000 euro eman(go) dizkio Realari elastikoetan “Euskararekin bat” leloa eramateagatik eta euskararen aldeko neurri batzuk hartzeagatik (tartean, euskara plana abian jartzea). 

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Surffing E.H.: Munduko Surf Txapelketa Zarautzen

Asteartea, 2010/08/31 @ 08:00 Dot Oihan Larrañaga

Shaun Gossmann surflaria Zarauzko uretan

Gaur hasiko da Zarauzko San Miguel Pro Munduko Surf Txapelketaren laugarren edizioa, iaz baino izar bat gehiagoko mailarekin, sei guztira, eta 300.000 euroko aurrekontuarekin, iaz baino 80.000 gehiago.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Ongi hasi dira euskal taldeak

Astelehena, 2010/08/30 @ 11:30 Dot Iker Tubia

lehen mailako partidak berriz ere Anoetan

BBVA ligan parte hartzen duten 3 euskal taldeek puntuak lortu dituzte lehenengo jardunaldian. Athleticek eta Realak irabazi dute eta Osasunak berdindu. Dena-den, jokoan hobetu beharko dute Caparros eta Camachoren mutilek.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Zer espero behar dugu euskal taldeez denboraldi honetan?

Osteguna, 2010/08/26 @ 15:30 Dot I. Martinez

gola nagusi

Larunbatean arratsaldeko 18:00etan hasiko da Espainiako ligako 2010-2011 denboraldia. Iaz bi euskal talde izan ziren lekuan aurten hiru izango dira. Reala mailaz igo da eta txuri urdinen presentziarekin, euskal ordezkaritzak kide bat gehiago izango du. Hiruen aurrikuspenak ezberdinak dira, dena den.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Clementek Kamerungo selekzioa gidatuko du

Ostirala, 2010/08/13 @ 12:45 Dot ZuZeu

Javier Clemente, Kamerungo entrenatzaile berria

Athleticeko entrenatzaile ohiak selekzio Afrikarra zuzenduko du 2012. urteko Afrikako Kopara arte.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Eusko jaurlaritzak baieztatu du datorren urtean Espainiako Vuelta EAEtik igaroko dela

Osteguna, 2010/08/05 @ 08:00 Dot Oihan Larrañaga

2009ko Espainiako Vueltako irteera bat

Patxi Mutiloak azaldu du “kirol karga handiko bi etapa” antolatzeko asmoa dutela Vueltako azken ostiral eta larunbatean. Etapa bat Bilbon bukatuko litzateke eta bestea Gasteizen. Bere hitzetan Vuelta EAEtik igarotzea “beste hondar ale bat gehiago” da “normaltasunerako bide luzean”.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Errealaren elastiko berriaz eztabaidan

Ostirala, 2010/07/30 @ 13:00 Dot Markos Jutsuriaga

Errealaren ekipazio berria

Errealaren aurtengo kamiseta aurkeztu zuten atzo. Gaur Gipuzkoako periodiko guztien azaletan ageri da elastiko retroa, garai zaharrak gogora ekartzen dituena. Baina estetikaz gain, badira zalantza piztu diguten pare bat kontu: Zer iruditzen zaizue kapitainaren besokoan dagoena baino handiago den ikurrina edukitzea besoan? Zer esango genuke Real Madril taldeak halako espainiar bandera jarriko balu? Ondo dago Kutxaren gizarte ekintza futbol talde pribatu batean sartzea? Eta Diputazioak guztion diruarekin erreala babestea?

Segi irakurtzen... 3 iruzkin

GAIAK:

Ofizialtasunaren aldeko manifestazioa deitu du ESAITek Gasteizen

Asteazkena, 2010/07/28 @ 08:00 Dot Oihan Larrañaga

Abuztuaren 7an izango da manifestazioa

Manifestazioa abuztuaren 7an izango da, Espainiako gizonezko seniorren saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatuko duen egun berean.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Hiru euskal taldek jokatuko dute aurten lehenengo mailan

Asteartea, 2010/07/20 @ 15:30 Dot ZuZeu

Baloia

Abuztuaren 28-29 asteburuan hasiko da lehen mailako liga. Osasunak Almeriaren aurka jokatuko du Iruñean, Reala Villarrealen aurka neurtuko da Donostian eta Athleticek Alacantera joko du Herculesi aurre egin nahian.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Txirrindularien irakurgaiak

Igandea, 2010/07/18 @ 23:58 Dot Lander Garro

Zango zuztarrak

Kirolariak buru gogorrekoak direla esaten da maiz: hala ote?

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs