Goiburu

Nola erabili Zuzeu?

Hemen duzu azalpen osoa »
Lurraldebuseko istorioak
Gaia

Mundua

Gazako Gernika

Asteazkena, 2010/03/17 @ 10:20 Dot I. Larrazabal

Gazako horma irudia

Pablo Picassok 1937an margoturiko koadro famatuari esker Gernikako sarraskia munduaren begietara heldu da. Bonbardaketan hartan gertaturikora hurbiltzen gaitu. Gazako 25 artistek 30 metroko luzera duen horma irudia margotu dute. Koadroari, Gernikako Gaza deitzen diote, bertako sarraskia irudikatzen duelako. 1.400 hildako, horietatik 431 haurrak, 5.000tik gora zauritu… Horma irudi hori izan da "nahikoa da!" esateko artista gazteek bilatu duten modua:

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Zero, irailaren 11ri buruz argitu gabekoak

Osteguna, 2010/03/11 @ 08:00 Dot I. Aizpurua

Zero

Dorre bikien aurkako erasoen irudiak nazkatu arte ikusi genituen. Irailaren 11 guztion memorian iltzatu zen, eta eraso haren ondorioak oraindik ordaintzen ari dira Iraken eta beste hainbat herrialdetan. Bertsio ofiziala berehala jarri zuten zalantzan. Askok, Bushen gobernuak nazioartean inpunitatea lortzeko aitzakia behar zuela uste dute. Zero dokumentalak bertsio berri bat eskaintzen du, bertsio ofizialarekin bat ez datorrena. Kontatu zigutenak zentzurik ez duela argudiatzen du lan honek:

Segi irakurtzen... 7 iruzkin

GAIAK:

Willy Toledok, Kubaz eta Orlando Zapataz esandakoaren azalpena

Asteartea, 2010/03/09 @ 10:17 Dot I. Martinez

Guillermo Toledok bere adierazpenak azaldu ditu

Gillermo Toledo espainiar aktore ezagunak, adierazpen sonatuak egin zituen Orlando Zapata disidente politikoa gose greban hil ostean. Adierazpen haiek ekaitz handia piztu zuten Espainiako hedabideetan Kubaren aldeko mezu hura zela-eta. Toledoren defentsan Publico egunkaria, Izquierda Unida eta PCE atera ziren, besteren artean. Gutun luzeago batean, Toledok bere adierazpenak argudiatu ditu.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Rith 2010, Irlandako 'korrika', gaur hasiko da

Asteartea, 2010/03/09 @ 08:00 Dot ZuZeu

Rith 2010

Gaurtik hasita eta martxoaren 17a bitartean, Rith 2010ak Irlanda gurutzatuko du Belfastetik Galwayra. 1.600 kilometro, 250 herri eta milaka pertsonen parte hartzea irlanderaren alde egiteko. Lehen aldia da Irlandarrek korrikaren antzerako ekitaldia antolatzen dutela.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Zergatik ospatzen da martxoaren 8an emakume langileen nazioarteko eguna?

Astelehena, 2010/03/08 @ 08:00 Dot A. Etxaniz

Zergatik ospatzen da Martxoaren 8an?

Zergatik ospatzen da martxoaren 8an eta ez apirilaren 15ean? Eta zer omendu nahi dute?

Segi irakurtzen... Iruzkin 1

GAIAK:

Alfonso Ussía, La Razón-eko altxorra

Igandea, 2010/03/07 @ 08:30 Dot I. Larrazabal

Alfonso Ussía

La Razón egunkariko irakurleen %10ak egunkari horren hautua Alfonso Ussía zutabegilearengatik egiten omen dute. Haren idatzirik ez balego, ez lukete La Razón erosiko eta horrexegatik egunkariko altxorra, bermea bilakatu da Ussía. Egunkari eskuindarrak erabateko babesa ematen dio idazle madrildarrari eta haren idatziak azalera ekartzen ditu sarri. Zer da La Razón-eko irakurleek Ussiarengan bilatzen dutena?

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Kubako telebistak Orlando Zapataren auziaz dioena

Osteguna, 2010/03/04 @ 11:00 Dot A. Etxaniz

Orlando Zapata, beste bertsio bat du Kubak

Espainiako hedabideen bitartez jarraitu dugu Euskal Herrian Orlando Zapataren gose greba eta heriotza. El Mundon bezala El Paisen gogor kritikatu da Kubako sistema, baina iritzi oso ezberdina du Kubako telebistak Zapata kasuaz.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Espainiak Rifeko gerran egin zituen basakeriak

Osteguna, 2010/03/04 @ 08:00 Dot ZuZeu

Rifeko gerra: arma astunak eta gas kimikoak baliatu zituzten

1923 eta 1927 artean, Espainiako armadak jendarte zibilaren aurka mostaza gasa isuri zuen modu masiboan. Espainia izan zen arma kimiko hori erabili zuen lehen potentzia armatua. Urte askoan ahaztua izan da gas hilgarriaren erabilera. Baina 80 urteko beranduaz, Madrilen bizi den Rifeko gazte bat, gerra hartako azken lekukoen testigantzak biltzeko lanean hasten da. Espainiako gobernuak ez ditu inoiz aitortu krimenok. Dokumental hau Creative Commons lizentziapean zintzilikatu dute, gertatutakoa lau haizetara zabaltzeko asmoz. Hemen hiru zatitan eskaintzen dizuegu.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Iraganak Kapuscinski harrapatu du

Asteazkena, 2010/03/03 @ 18:40 Dot ZuZeu

Kapuscinski: egia zen ala fikzioa

Titularra ez da gurea, Rue89k zuzenki erabili baitu, poloniar jatorriko kazetari mundu ibiltariaren biografia ez baimendua argitaratuta piztu den eztabaida dela medio. Dirudienez, ez zen dena egia, istorio haiek ere fikzio ziren.

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Sei mailatan munduko jende guztia ezagun denaren teoria

Asteartea, 2010/03/02 @ 10:00 Dot I. Martinez

Jendea jendearengana heltzeko

Harremanetan ote daude munduko beste muturreko pertsona ezezagun bat eta biok tarteko bost pertsonen bidez? Facebooken adibideari jarraitu, nire lagun batek, bere lagun baten bidez, lagun haren beste lagun baten bidez, hirugarren lagun haren beste lagun batez bidez eta laugarren haren beste lagun baten bidez… heldu ote gaitezke adibidez, Obamarekin kateatzeraino?

Segi irakurtzen... 0 iruzkin

GAIAK:

Z Zer da Zuzeu? | Harremana | Erabilera baldintzak | Hasierako orrialde bilakatu Edukien lizentzia: CC BY SA Bazkide teknologikoa: guebs