Appleren iPad-a dendetara heltzear dela, bertan ikusi ahal izango ditugun edukiak ere hasi dira zabaltzen. VIV Mag aldizkariak prestatu du lehen ale digitala. Irudi ikaragarriak, bideoak, testua eta aldizkarian barrena nahi bezala mugitzeko aukera eskaintzen digu. 'Sin City'-ko estetikan eta munduan oinarritzen da sexuari eta harremanei buruz hitz egiten duen alea. Hona hemen aurrerapena:
GAIAK: aldizkari digitala Apple ipad viv mag
17 minutu baldin badituzu, frantsesa ulertzen baduzu eta zentzuzko gauzak entzuteko gogoz bazabiltza, ez galdu Serge Soudoplatoff jaunak, Pariseko "Ecole Normal Superieur"en duela bi egun emandako hitzaldia. Bikaina da Internet egiazki zer den jakiteko, nondik nora gabiltzan ikusteko.
GAIAK: Internet Serge Soudoplatoff
Bukatu da lagunei argazkien bidez bidaiak kontatzeko ohitura hori. Orain ordenagailuan erakutsi diezaiokezu Sagrada Familia edo Güell parkea nolakoak diren. Google Earthek eskaintzen duen aukera berri honekin, etxetik bertatik eta hiru dimentsiotan ikusi ahalko duzu Bartzelona.
Joan zen hilaren 2an, Mylene Farmer pop kantariak estropozo egin zuen bitan Eliseoko eskaileretan. Sarkozy presidentearekin eta haren emazte Carla Brunirekin afaltzera zihoan. Eta baita Errusiako Prsidente den Dimitry Medvedev-ekin eta haren emazte Svetlanarekin. Amnesty Internationalek gertaera probestu du beste mota bateko publizitatea egiteko.
GAIAK: Errusia Mylene Farmer publizitatea sarkozy
Jaio da Albisteak 2.0, eta jaiotza ona izan duela dirudi, interneteko euskal komunitate ez hain txikiak eman dituen mezuak direla eta. Proiektu parte-hartzailea izan nahi du, guztien artean eraikia… hau da, 2.0 izan nahi du.
GAIAK: albisteak Euskal Herria Internet telebista
Gurean asko zarete literatur zaleak. Gutxik dakizue ordea zenbat kostatzen den liburu azal on bat egitea. Liburuaren azala liburuaren lehen atea, hura gustatzen bazaigu agian erosiko digu, baina nekez erosiko dugu azal oso itsusia duen liburu bat, on askoa dela esan badigute ere. Bideo honetan, azal bat egitearen prozesua ikusiko duzu, irakurle.
GAIAK: Diseinua liburua literatura
Google ez da munduan gehien erabiltzen den bilatzailea soilik. Azken urteotako hazkundearekin, 'Don't be evil' leloa betetzea geroz eta gehiago kostatzen zaion enpresa da Google. Guk uste baino leku gehiagotan dagoena, guk uste baino gehiago dakiena eta jakin nahi duena. Bideo honek erraldoiaren dimentsioak konprenitzen lagunduko digu:
GAIAK: Google
Ez da lehen aldia Pariseko Metroko ibilbideetan afixa bat debekatzen dutena. Oraikoan Damien Saez kantariaren kontzertua iragartzen zuen irudiari egokitu zaio. Bertan, emakume bat ageri da biluzi supermerkatuko organ sartuta.
GAIAK: publizitatea sexismoa
Kaier batekin egin litekeenaren berri
Saatchi & Saatchi publizitate enpresa sonatuak Buenos Airesko zooarentzat egindako publizitate iragarkiak dira. Bi ikusaldi egitea merezi du: lehen begiratua gauza bat ikusiko duzu eta bigarrenean beste bat, estu estu begiratzen baduzu.
GAIAK: ikusi publizitatea Saatchi & Saatchi
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: