Anoetan “Orain Herria Orain Bakea” proposamena aurkeztu zenaren 5. urteurrenean eta 1978an Herri Batasunaren sorleku izan zen herrian, Altsasun, ezker abertzaleak bere apustu politikoaren oinarriak jasotzen dituen “PROZESU DEMOKRATIKORAKO LEHEN URRATSA: EZKER ABERTZALEAREN OINARRIAK ETA BORONDATEA” dokumentua aurkeztu du gaurkoan. Agerraldian ezker abertzaleko dozenaka kide erreferentzialek hartuko dute parte eta Txelui Morenok eta Itziar Lopategik aurkeztu dute dokumentua.
Iruña Veleiako gertaeraren inguruan H. Etxeberriak lau zatitan idatzitakoak, pdf formatoan aurkituko dituzu hemen eta dokumentu bakar bihurtuta. Agian zeure ordenagailura jaitsita duzu nahiago.
GAIAK: epigrafeak Filloy Gil Elexpuru Gorrotxategi idazkunak Iruña Veleia Lakarra ostrakak
Etxe guztietan daude egunerokoa arintzen diguten ideia, truku, zera, maxinak. Zuk ba al dakizu baten bat? Autoko gurpila nola aldatu, bestondoa nola arindu, entzierroa nola korritu?
GAIAK: maxinak
Hauxe da Baltasar Garzon epaile jaunak erabili duen arrazoibidea Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez kartzelaratzeko eta Jose Luis Moreno, Manuel Serra eta Amaia Esnali 10.000 euroko fidantza bana ezartzeko. Bertan esaten denez, “Batasunaren Mahai Nazional berria” antolatzen ari ziren akusatuak eta horrek terrorismo delituaren zantzuak ditu epailearen iritziz.
Urriko hilabete guztian zehar, Elgoibarren, bere sorterrian, Gotzon Garateri omenaldia egiten ari zaizkio. Oraindik ere geratzen dira hitzaldi eta bestelakoak. Ez genuke geuk ere omenaldi honekin bat egin gabe geratu nahi. Gotzon gogoan dugu bai, oso gogoan.
Uda honetan Evo Amerikan izan gara; Argentinan, Uruguayn zertxobait eta batez ere Bolivian. Samara Veltek eta neronek idatzi eta norbere blogean argitaratu genituen testuak pdf batean bilduta jartzen ditugu orain zuen eskura. Inoiz han izan ez zaretenok herri haiek hemendik ezagutu ditzazuen, inoiz joateko asmoa duzuenok gure esperientziaren berri izan dezazuen. Gurea bi hilabete inguruko bidaia izan zen, uztail-abuztuan egina eta beste euskaldun lagun batzuekin konpartitua hainbat egunetan. Gustu baduzue, hementxe duzue gure bidaia kaiera pertsonala dosi ttikietan emana.
GAIAK: argentina bidaia bolivia Hego Amerika Uruguay
Obama txaloka agurtu dute Al Cairoko Unibertsitatean mundu musulmanari zuzendutako hitzaldian.
Joseba Lakarra hizkuntzalari bizkaitarrak (Arratzu, 1962) bi urte bete berri ditu euskaltzain oso bezala eta larunbatean egin zen bere sarrera ekitaldia Arratzuko Santo Tomas Elizan.
Auzitegi Gorenak 18/98 sumarioan dauden 47 lagunetatik 37ri zigorrak murriztu dizkie eta beste bederatzi absolbitu egin ditu.
Eusko Jaurlaritzak 2006 urtean jasotako datuen arabera egindako mapa soziolinguistiko honetan EAEko egoera soziodemografikoa, biztanleriaren hizkuntza gaitasuna, hizkuntza transmisioa eta etxeetan Euskararen erabilera zein den aztertzen da.
Zer da Zuzeu? |
Harremana |
Erabilera baldintzak |
Hasierako orrialde bilakatu
Edukien lizentzia:
Bazkide teknologikoa: