GTA V: 266 milioi balio duen bideo jokoa

gta 5

Ez da broma. The Scotsman egunkariaren arabera, Grand Theft Auto bideo joko ospetsu eta polemikoaren V edizioak 266 milioi euro kostatu ditu. Joku bat egiteko inoiz xahutu den dirutza handiena alegia. Aurrekontu horren barne sartzen dira, hala ekoizpena, nola marketing-a eta publizitatea. Emaitzak mereziko duen irailaren 17an jakingo duzu.

Ez da ohikoa bideo jokoen aurrekontuak publiko egitea, baina, Eskoziako Rockstar North (Rockstar Gamesen filial eskoziarra) ekoiztetxetik filtratutako zenbakiak publikatu ditu The Scotsman egunkariak.

Ezagutzen ez duzuenontzat, Grand Theft Auto jokoak benetako hiri batean zehar ibiltzeko, garraioak gidatzeko eta baita, jendea akabatzeko aukera ematen dizu. Funtsean, nahi duzuna egiteko aukera, salbaia izangatik ere. Eta, horregatik, bere historian zehar hautsak harrotu ditu, kritika andana jaso alde guztietatik.

Grand Theft Auto V (trailerra):

+ Alex Lope gazteak GTA Eibar egitea proposatu zuen, Untzaga plaza eskenatoki gisa erabiliz. Hemen duzue.
+ Grand Theft Autoren historia hemen.